martes, 26 de marzo de 2013
MARSEILA - Hiri estrategia
Harresiak sorturiko oztopoa gaindituz hiriaren lotura bermatzea bilatzen dugu, funtzionamendu hobe bat lortuz. Honela, gaur egun residuala den guneak historian zuen garrantzia berreskuratu dezake, herritarrak bertan biltzeko intentzioarekin. Izan ere, antzina kontrolerako eremu estrategikoa zen espazio hau ATE gisa uler zitekeen; gaur egun, ordea, oztopo batean bilakatu da, hiriaren lotura eteten duen HORMA batean.
1. mailako eta 2. mailako interbentzio puntualen bitartez gunearen funtzionamendua bermatzea da helburua, horretarako inguruan aldaketa minimoak egingo direlarik. Lehenengo mailako interbentzioarekin eremuaren funtzionamendua ziurtatua geldituko da, 2.mailakoa eraikitzen den bitartean parkeak funtzionatzen jarrai dezan.
Izaera guztiz ezberdinak dauzkaten bi espazio daude gunean: parkea eta espazio residuala. Gure interbentzioaren bitartez bi hauek bat egitea bilatuko dugu, jada Marseilan garrantzia duen parkeari indar gehiago emanaz eta hiriari jarraikortasuna bermatuz, bai fisiko baita psikologikoki ere.
Era honetan gure estrategia gehien bat eremuaren erdian kokaturiko eraikinean oinarritzen da eta honen birmoldatzearen bitartez atzean sorturiko espazio eta parkearekiko lotura hobetuko da. Horretarako eraikinaren behe solairua irekia uztea proposatzen da bertako ekintza anitzak kanpoaldera zabalduz. Honen bitartez alboko gunearekin jarraikortasuna sortuko da eta espazio bakar bat bezala ulertu ahal izango da.
Eraikinaren birmoldaketaren ondorioz, bertan kokaturiko erabilera ezberdinak inguruko gorputz eta espazio ezberdinetara zabalduko dira, eremu guztiak eraikinarekin bat funtzionatu dezan. Era berean, gunearen moldakotasunaren adierazle, funtzio ezberdinak bete ahal izango ditu denboran zehar.
Goiko parkearekiko lotura gisa, eraikinari bolumen bat lotuko zaio portutik datorren ardatzaren norabidean, bertako jatorrizko hormara moldatuz.
Aintzina bastioia kokatua zegoen lekuarekiko lotura kaleari fatxada bat emango dion eraikin jarrai baten bidez egingo da inguruko biztanleen beharrei erantzuna emango dien erabilerak barne hartuko dituelarik. Eremu honetako baldintzak aprobetxatuz interbentzio minimoarekin parke eta hiriaren arteko trantsizio gune izaera emango zaio, bertan begetazio, kirol ekipamenduak.... txertatuz.
Interbentzioak jada dagoen berezko orubeari aldaketarik egin gabe eramango dira aurrera. Inguruan dauden eraikinez baliatuko gara konexioak hobetzeko, horiek zabalduz, zein zulatuz.
1. Trantsizio gunea.
2. Eraikin jarraia, kalea eta trantsizio gunearen konektorea.
3. Konexio elementua.
4. Koxexio elementua eta eraikin nagusiaren handipena.
5. Barneko espazioa sarrera trantsizio gunetik.
6. Barneko espazioa sarrera kaletik zuzenean.
7. Eraikin nagusia
1.irudia
Irudian ezkerretara, lehen mailako interbentzioa izango den lotura eraikina.
Erdian, eraitsitako eraikinak utziko duen espazioa, bertako aktibitateen jardueretarako nahiz erabilera librerako. Moldakorra.
Eskuinean kanpoko eremu residualaren arteko kota diferentzia soluzionatzeko grada modukoak eraikiko dira.
Tartean orubera egokituriko eta mailakaturik agertuko diren lotura elementuak. Erabilera ezberdinak barne hartuko dituzte.
2. irudia
Behin kalea eta gune residualaren kota diferentzia gaindituta, azken hori eta eraikin nagusiaren atzean sortutako espazioa komunikatzeko pasabide bat sortuko da, eraikin nagusia zeharkatuko duelarik.
Hain presentzia handia duten bi horma ezberdinen elkargunean (pasabide barnean) lotura bertikala emango da lotura elementu baten bitartez.
lunes, 4 de marzo de 2013
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





