lunes, 27 de mayo de 2013

ILLIMITÉ A1 PANELA


ILLIMITÉ







Historian zehar puntu estrategiko bat zen gunean burutu da proiektua, bertan bait zegoen hegoaldeko sarreretako bat. Sarrera horren alboan egun eraitsia dagoen bastioi bat zegoen.
Gaur egungo hiria aztertuz azpimarratzekoa da gure gunearen hegoaldera eta inguruko hazkundeen desberdintasuna. Hiria zabalgune moduan hazi da harresia eraitsi zen guneetan, aldiz beste hazkundea organikoa da. Honen zergatia harresiak eta muinoak sortzenzuten oztopoan datza.
Puntu estrategiko hau gerora oztopo fisiko zein psikologikoan bilakatu da hiriko bai guneen artean. Gure proiektuaren bitartez muga hauek gaindituko dira lekura hiritarrak erakarriko direlarik, era honetan, antzina zuen garrantzia berreskuratuz.


Harresiak sorturiko oztopoa gaindituz hiriaren lotura bermatzea bilatzen dugu, funtzionamendu hobe bat lortuz. Honela, gaur egun residuala den guneak historian zuen garrantzia berreskuratu dezake, herritarrak bertan biltzeko intentzioarekin. Izan ere, antzina kontrolerako eremu estrategikoa zen espazio hau ATE gisa uler zitekeen; gaur egun, ordea, oztopo batean bilakatu da, hiriaren lotura eteten duen HORMA batean.
 Izaera guztiz ezberdinak dauzkaten bi espazio daude gunean: parkea eta espazio residuala. Gure proiektuak bi hauek bat egitea bilatuko du, jada Marseilan garrantzia duen parkeari indar gehiago emanez eta hiriari jarraikortasuna bermatuz, bai fisiko baita psikologikoki ere, fluxu aukera ezberdinak eskainiz. Honekin batera, interbentzio gunean dagoen eraikineko erabilera ugariak espazioan zehar sakabanatzea proposatzen da, eremu guztian ekintzen bitartez bizia emanez.
Laburbilduz, gure interbentzioaren bitartez gune osoaren funtzionamendua bermatzea bilatu da, inguruan aldaketa minimoak ereginez eta lekuko berezitasunak potentziatuz.

Horretarako, faseka garatuko den estrategia bat finkatu da.
0. Gure proiektuak hartzen duen lekuan zegoen eraikin zaharra eraitsi, espazio ireki bat lortuaz.
1. Lekuko eraikin nagusiaren eraberritzea: behe solairua libre utzi eta barne banaketaren berrantolaketa.
2. Guk proposatzen dugun elementua: hiru kota ezberdinetan kokaturiko guneen arteko lotura bermatuko duen, eta, aldi berean, lekuko eraikin nagusiaren osagarriak diren ekintza espazio moldagarriak barne hartuko dituen eraikina, denboran     zehar hiriaren beharren arabera moldakorra izango dena.
3. Aipatutako eraikinari bolumen baten eransketa, hiriko ardatz garrantzitsu bati jarraiki eta atzeko muinoko parkearekin lotura eginaz.
4. Eraikin modulatuak sortzeko egitura errepikakorra: tarteko altueran kokaturiko gunea kale nagusiarekin lotu, bertan komertzio eta espazio publiko ezberdinak kokatzeko aukera eskainiz.


 Lekuko eraikinean proposaturiko interbentzioa:
Behe oina guztiz  libre uzten da eta eraikinaren barne
distribuzioa aldatuko da egitura mantenduz, ondorioz
fatxadari itxura berri bat ematen zaiolarik. Komunikazio bertikalak hiriko ardatz nagusi bati erantzuna eman diezaion presentzia hartzen du.



Egitura errepikakor bat proposatuko da kale kota eta 5mko altuera dagoen gunearen arteko lotura soluzionatzeko.  Konexioak zuzenak izango dira, eskailera eta igogailu bitartez. Egitura horren inguruan eraikin modulatuak sortu ahalko dira aipaturiko moldakortasunari jarraituz. Erabilera anitzak izan ditzakete, publiko zein pribatua: tabernak, dendak...eskailerak bistan utziz.




 GUK LANDURIKO ELEMENTUA


 Inguruan eraldaketa minimoak eraginez eraikiko da elementua altzairuzko egitura bitartez. Bertako harkaitzan ez da inolako zulaketarik egingo eraikinaren forma  bertara egokituz.


 Estrategiak barne hartzen dituen interbentzio guztien goitiko ikuspegia. Gunearen izaera unifikatua, jarraikortasuna.

Proiektuaren kale mailako ikuspegia. Harkaitzaren presentzia nabaria.




Lekuko bereizgarria den harkaitzari presentzia emateko transparentzia eta espazio ez eraikiekin jolasten da.

Gutxinaka osatzen eta aldatzen joango da eraikina beharren arabera, eraberritutako  eraikinari kenduriko espazioak bertan kokatuz kalearekin erlazioan, eta hiriak eskatzen duen moldakortasunari erantzun bat emanez.

Lotura elementu gisa, gunean ibilbide berri bat egiten da, eraikin barnetik pasatze delarik ardatz egituratzaile moduan. Honek barne espazio itxietara sarrera ahalbidetuko du, baita espazio publiko berrietara ere. Azken hauek estalki zapalgarrien bidez proposatzen dira kota ezberdinetan, batzuei grada tipologia ematen zaielarik.










miércoles, 22 de mayo de 2013

IDEIAK GARATZEN (ILLIMITE)














Aurreko entregan abiarazitako kota ezberdinetako plataformen ideiarekin jarraituz honako hau proposatzen dugu: 
Eraikin zaharrean kokaturiko erabilera ezbedinetarako 
erabiltzen diren guneei kentzen diegun espazioa handia da. 
(Beheko solairua libre uzten da ibilbidek, konexioak eta espazio zabalak sortzeko) Hori soluzionatzeko erabilera horiei beste kokaleku  bat eskaini diegu amildegiari itsatsitako eraikin batean, aldi berean  guneko konexioak hobetuko  dituelarik. Eraikinaren estalkia zapalgarria izango da eta horrela ekintzak, 0 kontan zein kota altuagoetan burutuko ahal izango dira  erabiltzaileari sentsasio ezberdinak eskainiz.
Eraikinak egitura arin bat izango du, itxitura jarri eta kendu ahal izango zaio ekintzaren arabera moldagarritasun guztia lortuz, horrela kanpo, barne zein kanpo-barne espazioak sortzeko aukera egongo da.
Barne eta kanpo espazioak  mailakaturik daude,  argi sarrera eta aireztapen naturala ahalbidetuko  da horri esker eta  baita ibilbide bat  ere, bertan ekintza ezberdinen sekuentzia bat osatuz.

lunes, 29 de abril de 2013

Illimité




Hasierako ideiarekin jarraituz, eremu guztiak batera funtzionatzea  bilatzen da proiektu honen bitartez, gune osoak bat bezala funtzionatuko duelarik eta fluxuei aukera ezberdinak eskainiko dielarik hiri mailako lotura gisa. Era berean interbentzio gunean dagoen eraikineko erabilera ugariak espazioan zehar sakabanatzea proposatzen da eremu guztian ekintzen bitartez bizigarritazuna bermatuz.
Horretarako faseka garatuko den estrategia bat finkatu da:

1.Atzealdeko eraikina eraitsi, espazio ireki  bat lortuaz.

2. Eraikin nagusiaren eraberritzea. Behe solairua libre utziko da altuera ezberdinetan atzealdeko espazioarekiko lotura zabal  bat bermatuz eta, aldi berean, 5m altuago dagoen gunearekiko jarraitasuna eskainiaz, guztia bat bezala ulertaraziz.
Eraikineko ekintzak espazio publiko jarraira jetsiko dira behe solairuan komunikabide bertikalak izango dituzten guneak kokatuz. Honekin kalearekiko muga bisual eta fisiko bat ezarriko de barne espazioan, sarbide aukera ezberdinak eskainiz.

3. Eraikineko barne banaketaren berrantolaketa, erabilera aukera anitzagoak izango dituzten gune zabalagoak eratuz. Moldagarriagoa.

4. Kota ezberdinetako guneen arteko zirkulazioa ahalbidetuko duten komunikabide elementuak eraiki: eskailerak eta arrapala alde batetik, eta komunikabide bertikalak barne hartuko dituen eraikin modulatua bestetik.

5. 5mko kotan kokaturiko espazioaren lotura kalearekiko, modulu sistema errepikakakor eta aldakor baten bitartez. Hirian garrantzitsuak diren ardatzei jarraituz kokatuko dira sarrera publiko nagusiak, eta hauen inguruan muntatuko dira erabilera publiko eta komertziorako eraikin moduluak.

6. Espazioari izaera emango dioten gune mailakatuak sortu, eraikinari kendutako espazioa hauetan birkokatuz, aire librean edo estalirik. Hauek zirkulazio aukera ezberdinak eskainiko ditu gune osoan zehar, ekintza aukera mugagabea eskeintzearekin batera.

7. Berdegune eta landareriaren landaketa.





martes, 16 de abril de 2013

la MACHINE À EAU

  
 Gure proiektuaren helburua hondartza kale honetara gerturatzea izan da, modulu desberdinen bitartez erabilera berriak emanez, bizigarriagoa eginez. Ideia nagusia uraren makina erraldoi bat antolatzea da. Horretarako, bi modulu mota erabili ditugu: bata mugikorra eta aldakorra, hau da itxi eta irekitzeko aukera emango duena eta baita etxeetara gerturatu edo urrutiratzekoa ere; eta bestea finkoa. Azken honetan, igerilekuak kokatuko dira udan edo garai beroetan eta bestela jardinera edo baratzak. Harresi eta gainontzeko elementuen arteko lotura tutueriak egingo du, euri urak jaso eta kale osoa freskatzeko zein igerilekuak betetzeko erabiliko delarik.



Kalearen izaera aldatzen doa urtaro ezberdinetan zehar, Hala ere Marsellan ez dagoenez hainbesteko diferentzia lau urtaroen artean, bi egoera ezberdin sortu ditugu: udaberri-udarako eta udazken-negurako.  Eguna eta gauaren artean ere ematen da aldaketa kalean. Egunean udara aldean, eguzkia eta beroa nagusi direnean, kalea ur makinaren bitartez Marsellako gune freskagarriena bihurtzen da. Moduluak eta igerilekuak luzera guztian zehar tartekatzen dira zipristinak botatzen dituzten tutuetaz zintzilikaturik. Gauen, aldiz, moduluak afaltzeko eta festarako gune paregabetan eraldatzen dira, eta igerilekuak argi kubo handietan. Udazken-neguan zehar, tenperaturak jeixten direnean, pistinak lorategi-baratza bihurtzen dira moduluak lorategi-eskegi hauen inguruan muituz.  



Eguraldi onarekin, eguneroko jarduerak burutzeko erabili ahalko dira moduluak: otorduetarako, ospakizunetarako, ...







Igerilekuak prest daudenean, eguzkia hartzeko, aldagela gisa edota toldo modura erabili ahalko dira moduluak, izan ere, pertsianei esker bertan sartzen den eguzki izpi kopurua regulatu ahalko da.




Udako beroa jasaten den gainontzeko urtaroetan, igerilekuak beharrean jardinerak antolatuko dira fruta zuhaitz, landare eta baratzekin. Moduluak lagungarri gertatuko dira lanerako tresnak eta bildutakoa bertan gordetzeko.








Gaua sartzerakoan eta eguneko umeen gorabeherak joaterakoan, moduluak Marsellako gau lasai eta distiratsuaz disfrutatzeko afarileku eta etzateko guneetan eraldatzen dira.









 Igerilekuaren moduluak harresi eta etxebizitzen arteko lotura egiten du tutueria eta baita alde batean koaturiko pasarelaren bitartez. Udako egun beroetan refreskatzeko zein kirola egiteko, bertako bizilagunentzat zuzendutako elementua.








Eguraldia aldeko ez den kasuetan, moduluak lurrez bete eta sakonera handia daukanez, barazkiak, loreak zein zuhaitzak landatu ahal izango dituzte. Beren produktu propioak lortuko dituzte honela.









 Kalean sortzen diren sentsazio ezberdinak toki ezberdinetatik islatuta.




PANELA

 

martes, 26 de marzo de 2013

MARSEILA - Hiri estrategia


Harresiak sorturiko oztopoa gaindituz hiriaren lotura bermatzea bilatzen dugu, funtzionamendu hobe bat lortuz. Honela, gaur egun residuala den guneak historian zuen garrantzia berreskuratu dezake, herritarrak bertan biltzeko intentzioarekin. Izan ere, antzina kontrolerako eremu estrategikoa zen espazio hau ATE gisa uler zitekeen; gaur egun, ordea, oztopo batean bilakatu da, hiriaren lotura eteten duen HORMA batean.
1. mailako eta 2. mailako interbentzio puntualen bitartez gunearen funtzionamendua bermatzea da helburua, horretarako inguruan aldaketa minimoak egingo direlarik. Lehenengo mailako interbentzioarekin eremuaren funtzionamendua ziurtatua geldituko da, 2.mailakoa eraikitzen den bitartean parkeak funtzionatzen jarrai dezan.
Izaera guztiz ezberdinak dauzkaten bi espazio daude gunean: parkea eta espazio residuala. Gure interbentzioaren bitartez bi hauek bat egitea bilatuko dugu, jada Marseilan garrantzia duen parkeari indar gehiago emanaz eta hiriari jarraikortasuna bermatuz, bai fisiko baita psikologikoki ere.
Era honetan gure estrategia gehien bat eremuaren erdian kokaturiko eraikinean oinarritzen da eta honen birmoldatzearen bitartez atzean sorturiko espazio eta parkearekiko lotura hobetuko da. Horretarako eraikinaren behe solairua irekia uztea proposatzen da bertako ekintza anitzak kanpoaldera zabalduz. Honen bitartez alboko gunearekin jarraikortasuna sortuko da eta espazio bakar bat bezala ulertu ahal izango da.
Eraikinaren birmoldaketaren ondorioz, bertan kokaturiko erabilera ezberdinak inguruko gorputz eta espazio ezberdinetara zabalduko dira, eremu guztiak eraikinarekin bat funtzionatu dezan. Era berean, gunearen moldakotasunaren adierazle, funtzio ezberdinak bete ahal izango ditu  denboran zehar.
 Goiko parkearekiko lotura gisa, eraikinari bolumen bat lotuko zaio portutik datorren ardatzaren norabidean, bertako jatorrizko hormara moldatuz.
Aintzina bastioia kokatua zegoen lekuarekiko lotura kaleari fatxada bat emango dion  eraikin jarrai baten bidez egingo da inguruko biztanleen beharrei erantzuna emango dien erabilerak barne hartuko dituelarik. Eremu honetako baldintzak aprobetxatuz interbentzio minimoarekin parke eta hiriaren arteko trantsizio gune izaera emango zaio, bertan begetazio, kirol ekipamenduak.... txertatuz.


Interbentzioak jada dagoen berezko orubeari aldaketarik egin gabe eramango dira aurrera. Inguruan dauden eraikinez baliatuko gara konexioak hobetzeko, horiek zabalduz, zein zulatuz.
1. Trantsizio gunea.
2. Eraikin jarraia, kalea eta trantsizio gunearen konektorea.
3. Konexio elementua.
4. Koxexio elementua eta eraikin nagusiaren handipena.
5. Barneko espazioa sarrera trantsizio gunetik.
6. Barneko espazioa sarrera kaletik zuzenean.
7. Eraikin nagusia

1.irudia

 Irudian ezkerretara, lehen mailako interbentzioa izango den lotura eraikina.
Erdian, eraitsitako eraikinak utziko duen espazioa, bertako aktibitateen jardueretarako  nahiz erabilera librerako. Moldakorra.
Eskuinean kanpoko eremu residualaren arteko kota diferentzia soluzionatzeko grada modukoak eraikiko dira.
Tartean orubera egokituriko eta mailakaturik agertuko diren lotura elementuak. Erabilera ezberdinak barne hartuko dituzte.




2. irudia

Behin kalea eta gune residualaren kota diferentzia gaindituta, azken hori eta eraikin nagusiaren atzean sortutako espazioa komunikatzeko pasabide bat sortuko da, eraikin nagusia  zeharkatuko duelarik.
Hain presentzia handia duten bi horma ezberdinen elkargunean (pasabide barnean) lotura bertikala emango da lotura elementu baten bitartez.

Marseila - Hiri estrategia (A1)


jueves, 28 de febrero de 2013

MARSEILA: HIRIAREN BILAKAERA

Historian zehar Marsellako harresiak aldaketak jasan izan ditu hiriaren hazkundearen arabera. Hasiera batean defentsarako erabilera beharrezkoa izan bazuen ere, gerora oztopo fisiko zein psikologikoa bilakatu da.
Hiriak fase ezberdinak jasan ditu bere bilakaeran:
- hasiera batean harresi batek inguratzen zituen hiri zaharreko eraikinak eta beste hainbat erabilera, adibidez baratzeak.
- Populazioaren hazkundeak hiriaren zabalpena ekarri zuen, honela baratzeek hiri berriari lekua utzi zioten.
- Marseilako portua frantzian eta europan garrantzia hartzen joan zen, hiria handitzean harresiak eraitsi behar izan ziren eta Marseila kanpora zabaldu.
Historian zehar puntu estrategiko bat izan da guri atxikitu zaigun gunea, bertan bait zegoen hegoaldeko sarreretako bat. Sarrera horren alboan egun eraitsia dagoen bastioi bat zegoen. Gaur egungo hiria aztertuz azpimarratzekoa da gure gunearen hegoaldera eta inguruko hazkundeen desberdintasuna. Hiria zabalgune moduan hazi da harresia eraitsi zen guneetan, aldiz bestea hazkunde organikoa da. Honen zergatia harresiak eta muinoak sortzen zuten oztopoan datza.