lunes, 27 de mayo de 2013

ILLIMITÉ A1 PANELA


ILLIMITÉ







Historian zehar puntu estrategiko bat zen gunean burutu da proiektua, bertan bait zegoen hegoaldeko sarreretako bat. Sarrera horren alboan egun eraitsia dagoen bastioi bat zegoen.
Gaur egungo hiria aztertuz azpimarratzekoa da gure gunearen hegoaldera eta inguruko hazkundeen desberdintasuna. Hiria zabalgune moduan hazi da harresia eraitsi zen guneetan, aldiz beste hazkundea organikoa da. Honen zergatia harresiak eta muinoak sortzenzuten oztopoan datza.
Puntu estrategiko hau gerora oztopo fisiko zein psikologikoan bilakatu da hiriko bai guneen artean. Gure proiektuaren bitartez muga hauek gaindituko dira lekura hiritarrak erakarriko direlarik, era honetan, antzina zuen garrantzia berreskuratuz.


Harresiak sorturiko oztopoa gaindituz hiriaren lotura bermatzea bilatzen dugu, funtzionamendu hobe bat lortuz. Honela, gaur egun residuala den guneak historian zuen garrantzia berreskuratu dezake, herritarrak bertan biltzeko intentzioarekin. Izan ere, antzina kontrolerako eremu estrategikoa zen espazio hau ATE gisa uler zitekeen; gaur egun, ordea, oztopo batean bilakatu da, hiriaren lotura eteten duen HORMA batean.
 Izaera guztiz ezberdinak dauzkaten bi espazio daude gunean: parkea eta espazio residuala. Gure proiektuak bi hauek bat egitea bilatuko du, jada Marseilan garrantzia duen parkeari indar gehiago emanez eta hiriari jarraikortasuna bermatuz, bai fisiko baita psikologikoki ere, fluxu aukera ezberdinak eskainiz. Honekin batera, interbentzio gunean dagoen eraikineko erabilera ugariak espazioan zehar sakabanatzea proposatzen da, eremu guztian ekintzen bitartez bizia emanez.
Laburbilduz, gure interbentzioaren bitartez gune osoaren funtzionamendua bermatzea bilatu da, inguruan aldaketa minimoak ereginez eta lekuko berezitasunak potentziatuz.

Horretarako, faseka garatuko den estrategia bat finkatu da.
0. Gure proiektuak hartzen duen lekuan zegoen eraikin zaharra eraitsi, espazio ireki bat lortuaz.
1. Lekuko eraikin nagusiaren eraberritzea: behe solairua libre utzi eta barne banaketaren berrantolaketa.
2. Guk proposatzen dugun elementua: hiru kota ezberdinetan kokaturiko guneen arteko lotura bermatuko duen, eta, aldi berean, lekuko eraikin nagusiaren osagarriak diren ekintza espazio moldagarriak barne hartuko dituen eraikina, denboran     zehar hiriaren beharren arabera moldakorra izango dena.
3. Aipatutako eraikinari bolumen baten eransketa, hiriko ardatz garrantzitsu bati jarraiki eta atzeko muinoko parkearekin lotura eginaz.
4. Eraikin modulatuak sortzeko egitura errepikakorra: tarteko altueran kokaturiko gunea kale nagusiarekin lotu, bertan komertzio eta espazio publiko ezberdinak kokatzeko aukera eskainiz.


 Lekuko eraikinean proposaturiko interbentzioa:
Behe oina guztiz  libre uzten da eta eraikinaren barne
distribuzioa aldatuko da egitura mantenduz, ondorioz
fatxadari itxura berri bat ematen zaiolarik. Komunikazio bertikalak hiriko ardatz nagusi bati erantzuna eman diezaion presentzia hartzen du.



Egitura errepikakor bat proposatuko da kale kota eta 5mko altuera dagoen gunearen arteko lotura soluzionatzeko.  Konexioak zuzenak izango dira, eskailera eta igogailu bitartez. Egitura horren inguruan eraikin modulatuak sortu ahalko dira aipaturiko moldakortasunari jarraituz. Erabilera anitzak izan ditzakete, publiko zein pribatua: tabernak, dendak...eskailerak bistan utziz.




 GUK LANDURIKO ELEMENTUA


 Inguruan eraldaketa minimoak eraginez eraikiko da elementua altzairuzko egitura bitartez. Bertako harkaitzan ez da inolako zulaketarik egingo eraikinaren forma  bertara egokituz.


 Estrategiak barne hartzen dituen interbentzio guztien goitiko ikuspegia. Gunearen izaera unifikatua, jarraikortasuna.

Proiektuaren kale mailako ikuspegia. Harkaitzaren presentzia nabaria.




Lekuko bereizgarria den harkaitzari presentzia emateko transparentzia eta espazio ez eraikiekin jolasten da.

Gutxinaka osatzen eta aldatzen joango da eraikina beharren arabera, eraberritutako  eraikinari kenduriko espazioak bertan kokatuz kalearekin erlazioan, eta hiriak eskatzen duen moldakortasunari erantzun bat emanez.

Lotura elementu gisa, gunean ibilbide berri bat egiten da, eraikin barnetik pasatze delarik ardatz egituratzaile moduan. Honek barne espazio itxietara sarrera ahalbidetuko du, baita espazio publiko berrietara ere. Azken hauek estalki zapalgarrien bidez proposatzen dira kota ezberdinetan, batzuei grada tipologia ematen zaielarik.










miércoles, 22 de mayo de 2013

IDEIAK GARATZEN (ILLIMITE)














Aurreko entregan abiarazitako kota ezberdinetako plataformen ideiarekin jarraituz honako hau proposatzen dugu: 
Eraikin zaharrean kokaturiko erabilera ezbedinetarako 
erabiltzen diren guneei kentzen diegun espazioa handia da. 
(Beheko solairua libre uzten da ibilbidek, konexioak eta espazio zabalak sortzeko) Hori soluzionatzeko erabilera horiei beste kokaleku  bat eskaini diegu amildegiari itsatsitako eraikin batean, aldi berean  guneko konexioak hobetuko  dituelarik. Eraikinaren estalkia zapalgarria izango da eta horrela ekintzak, 0 kontan zein kota altuagoetan burutuko ahal izango dira  erabiltzaileari sentsasio ezberdinak eskainiz.
Eraikinak egitura arin bat izango du, itxitura jarri eta kendu ahal izango zaio ekintzaren arabera moldagarritasun guztia lortuz, horrela kanpo, barne zein kanpo-barne espazioak sortzeko aukera egongo da.
Barne eta kanpo espazioak  mailakaturik daude,  argi sarrera eta aireztapen naturala ahalbidetuko  da horri esker eta  baita ibilbide bat  ere, bertan ekintza ezberdinen sekuentzia bat osatuz.