Programa aldetik, gure eraikina bi zatitan banatua dago: bizitza pribatuen gunea eta behartsuentzat zerbitzu gunea.Programa hau eraikinera txertatzeko modurik egokiena bi eremuak ezker-eskuin aldeetan banatzea dela pentsatu dugu, erdian gune zabal bat irekiaz, erabilera komunekoa.
Argiztapen naturala erdiguneko espazio honen laguntzarekin aberastu egingo da, honek duen altura hirukoitzari esker argia sabaitik sartuko baita behe solairuraino. Horretarako, hirugarren solairuan planteaturiko terraza zabalean beirazko zoru zapalgarri bat proposatzen dugu, gardena edo trasluzidoa izango dena. Era honetan, hasieran aipaturiko alboetan kokaturiko bi erabilera ezberdinek 3 argi sarrera ezberdin jasoko dituzte: albo eta aurreko fatxadetatik + erdiguneko espazio zabaletik.
Aireztapenari dagokionez, bestalde, kanpo fatxaden bidez emango da soilik.

Era berean, erdiko espazio komun honen bitartez argiztapen bertikala lortzeaz gain, bi guneen banaketa azpimarratzea bilatzen dugu, eraikinaren funtzionamendu edo programaren irakurketa erraztuko duelarik. Horretarako materialtasun eta pribatutasun maila ezberdinak bilatuko ditugu kanpo ikuspegiaren aldetik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario