
Aurreko entregan abiarazitako kota ezberdinetako plataformen ideiarekin jarraituz honako hau proposatzen dugu:
Eraikin zaharrean kokaturiko erabilera ezbedinetarako
erabiltzen diren guneei kentzen diegun espazioa handia da.
(Beheko solairua
libre uzten da ibilbidek, konexioak eta espazio zabalak sortzeko) Hori
soluzionatzeko
erabilera horiei beste kokaleku bat
eskaini diegu amildegiari itsatsitako eraikin batean, aldi berean
guneko konexioak hobetuko dituelarik. Eraikinaren estalkia zapalgarria
izango da eta horrela ekintzak, 0 kontan zein kota altuagoetan burutuko
ahal
izango dira erabiltzaileari sentsasio
ezberdinak eskainiz.
Eraikinak egitura arin bat izango du, itxitura jarri eta
kendu ahal izango zaio ekintzaren arabera moldagarritasun guztia lortuz, horrela
kanpo, barne zein kanpo-barne espazioak sortzeko aukera egongo da.



Proiektuak bide ona hartu du, antolakuntza orokorrak eskema argi bat baitu. Zenbait hausnarketa:
ResponderEliminar1- Ibilbide publikoak oso argia izan behar du eta 0 kotan artefaktoa osotara ikusterakoan ongi legoke jendearen ibilbidea handia eta identifikagarria izatea (hau da, elementu egituratzailea izatea)
2- Ibilbde honen inguruan sortzen diren espazioak, itxiak zein irekiak, proposatu solairu eta bolumetria minimo bat, denborarekin betetzen joan daitekeena. Bestela oso proiektu bukatua ikusten da eta oso eraikia (solairu asko eta altuera domestikoa dutela ematen dute; zergatik hainbeste, zergatik denek altuera berdina, zergatik azalera guztia lehen egunetik?).
3- Egindako ebaketa-eskemak interes handia du. Interesgarria litzateke funtzio konposaketa horretan arkaitz-hormaren presentziarekin jolastea; ez soilik altxaera egiterakoan, baita bertako espazioak pentsatzerakoan ere bai. Leku horren berezitasun propioa hori delako; dena eraikitzearekin kontuz. Agian transparentziekin jolastu....
4- Eskilarak proiektatu espazioak bailiran.
5- Graderioen azpikaldeak zona ilun bezala kontsideratzea ez dago gaizki, ongi soluzionatzen badira gune horiek, Graderioen transparentzia agian pixkat fortsatua ikus baitaiteke...