lunes, 12 de noviembre de 2012

02 HASTAPENAK



Gaur egun Frantzian eta orokorrean Europa osoan ematen ari den hiri-zentrua elitista bilakatzearen fenomenoari, eta horretarako egiten diren politikei kontra egingo dion programa bat proposatzen dugu. Marseilako Le Panier auzoko plaza batean garatuko dugu proiektua. Auzo hau gutxinaka eraldatzen doa, bertara artista ugari hurbiltzen ari direlarik. Honekin batera, turismoari begira  ari dira hiria garatzen ( Le Panier auzoa barne) 2013ko Kulturaren Kapitalitate Europearra dela eta. Ekonomikoki aberatsa den auzo  turistiko bat soilik bilakatzeko eta bertako bizikidetza eta auzo-bizitza alde batera uzteko arriskua dagoela ikusita,  guk honako hau proposatzen dugu:

Inguruko langabetu eta behartsuei laguntza aukera moduan proposaturiko eraikina da. Langabezian daudenei etxebizitza pribatua uzten zaie etxegabeei lagunduko dien eraikina kudeatzearen truke eta, era berean, behartsuenei higienerako eta gaua pasatzeko estalpea eskainiz. Gainera auzo osoari elkargune publiko bat eskainiko zaio bertan ekintza ezberdinak antolatzeko aukera emanez.
Era honetan, gune publiko, pribatu eta partekatuak sortuko dira inguruko maila ezberdineko beharrei irtenbideak eskaintzeko.


lunes, 29 de octubre de 2012

TXORITOKIA


HASIERAKO IDEIA.
Garabia txoritokiaren egitura nagusia izateaz gain, maila desberdinetan dauden guneen arteko
lotura izatea erabaki dugu.

Horretarako, espazio publiko bati jarraiki dagoen berdegunean kokatu dugu garabia, behekaldean bermaturik eta txoriz inguraturiko barne ibilbideak harresiko plataformarekin bat eginez.






martes, 16 de octubre de 2012

A1 LAMINAREN ENTREGA


Father and daughter

Ikusi dugunez, film labur honek bere aitarekiko miresmen handia duen neska baten istorio tragikoa eta tristea kontatzen digu. Ume zen garaian, bere aita txapula batean urruntzen ikusi zuen laku ertzean, segituan itzuliko zelakoan. Baina denbora aurrera joan ahala, ez zen itzultzen. Orduak, egunak, urteak pasa zituen hau itzuliko zelakoan. Ez zuen itxaropena galtzen eta bertara jotzen zuen aita berriro ikusiko zuelakoan.
Era honetan, ezer berezirik ez duen lekuak garrantzi izugarria hartzen du pertsonaiarentzat. Bertan egoteak sentsazio, sentipen eta oroitzapenak sortzen dizkio.

Hori bera oso ohikoa da gizabanako bakoitzaren esperientzian, esanahi bereziak hartzen dituzten lekuak baititugu bakoitzak: oroipen alaiek sortutako konnotazio positibotik, gertaera tragiko edo tristeen negatiboraino; gune batek sorrarazten digun lasaitasun edo bake sentsaziotik, paniko edo ezegontasuna sorrarazten digutenetaraino. Beraz, esanguratsua ez den ezer izan harren, berezia iruditzen zaigu toki hori.

Era berean, esperientzia pertsonalak sorturiko sentipenez gain, badira orokorrean sentsazio zehatz bat sortuarazten duten lekuak. Sentsazio hauek lekua diseinatutako pertsonak bilatzen du inposatzean. Horren saiakera da beraz, objetiboagoa da, esperientziak sortutakoaren subjetibotasunaren aurrean.

Azken sentsazio hauek dira arkitektu batek bere proiektuetan bilatu beharrekoak, kontrola ditzakeen bakarrak direlako. Gizabanako bakoitzari sortuko dion sentipen pertsonala kontrolaezina delarik, bizitzak emango baitio horri esanahia.

martes, 2 de octubre de 2012

3 IRUDI, 3 ESALDI

Gure proiektua 3 irudi/esalditara laburtua:

1 - MUGIKORRA izango da, beharra sortzen den lekuan jarriko delarik










2 - Erraz muntatu eta desmuntatuko diren MODULUZ osatua


















3 - Ekintzaren araberako forma hartuko du eraikinak, hortaz, MALGUA eta ERABILERA ANITZEKOA   da.