martes, 15 de enero de 2013

LA CHARITÉ - ESPAZIO PUBLIKOA GARATZEN


Espazio publikoa plaza alderik alde gurutzatzen duen berdegune baten inguruan antolatzen da, berdegunearen bi alboetara kutxu ezberdineko lekuak sortzen direlarik. Berdegunea erdian jartzea erabaki dugu gaur egungo zuhaitzen kokapena errespetatu nahi izan dugulako eta plaza inguratzen duten eraikinetako komertzioek dituzten sarrera eta terrazen izaera mantendu nahi izan dugulako.  Era honetan gaur egun banatuak dauden bi espazioek bat egiten dute.


Eraikin parean grada batzuk kokatu ditugu, eraikinaren fatxadan proiektatuak izango diren pelikula, dokumentalak... ikusi ahal izateko edo besterik gabe egoteko. Honen alboan  altuera ezberdinetako plataformez  osaturiko espazioa sortzen da,  berdeguneri amaieraera emanez. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario