IDEIA OROKORRA
Gorputz
bat sokaz lotu eta inguratzea da ideia, harresirantz tiraka egongo
balitz bezala eta gorputza beste alderantz aske geratu nahian
sadomasokismo kutsu batekin. Gure garabia alde batetik bestera soka
bidez inguratuz, kanpo itxura erabat aldatzen zaio, elementu arrotz eta
ezezagun bilakatuz eta aldi berean herritarraren kuriositatea sortuz.
Horrela, bertara erakartzen gaitu, gerturatzen garen heinean txoritoki
batean bilakatutako garabi baten aurrean gaudela konturatu arte.
Garabiaren
alde batean, sokez inguratuz eta estaliz bere silueta markatu nahi izan
dugu, bertan helduta dagoela adieraziz eta beste alderantz tiratzen
dela irudikatuz. Horrela elementu arraro bat dagoela konturatuko da
ikuslea baina albo horretatik gutxi gora-behera garabi tankera hartu
ahal izango dio, nahiz eta estalita egon.
Beste alboan ordea, tiratzen ari diren sokez osatutako abaniko mordoa egongo da, garabiaren itxura erabat desagertaraziz eta harridura areagotuz. Alde hau izango da nagusiena eta gehien ikusiko dena.
Harresian, garabiak hartutako eremuaren proiekzio gisa lauki zuzen bat geratuko da sokez inguraturik eta espazio huts bat sortuz. Txoriak soketan geratu ahalko dira lasai, baina sortutako espazio horretan ere batetik bestera hegan ibili ahalko dira.

KOKAPENA
Portu
zaharraren inguruko ibilbidean goazela harresira igotzeko asmoz,
txoritokiaren aurreko espazio landu dugu, irisgarritasuna bermatzeko.
Bertan berdeguneak eta grada batzuk kokatu ditugu, jendea egoteko giro
atsegin bat lortu nahian eta zuhaitz eta landare bitartez inguruko
errepideetatik aldentzeko asmoz. Berdegunea bertan kokatzea
garrantzitsua iruditu zaigu txorientzat txoritikitik gertu elikagaia
lortzeko, itsasotik lortu dezaketenaz gain.
LOTURA ELEMENTU GISA
Ebaketa
hauetan ikus daiteke, nola garabiak txoritokia izateaz gain, baduen
beste funtzio garrantzitsu bat, LOTURArena. Marsellako portu zaharreko
paseoa eta harresiaren goikaldea konektatzeko bidea da, buelta osoa eman
behar izatea sahiestaraziz. Horretarako eskailerak eta bi igogailu
kokatu dizkiogu garabiari barrualdean, hauetako bakoitzean 10 pertsona
sar daitezkeelarik. Modu honetan, oinezkoek ez ezik, gurpildun aulkiek,
ume txikien aulkitxoek eta bizikletak ere erabili ahal izango dute
lotura berri hau.Lotura hau errazteko, harresiaren goikaldean pasarela berri bat kokatu dugu, garabiaren muturra bertan sartuz. Pasarela honetatik txoritokiaz gain, Marsellako bista zoragarriak ikusi ahal izango ditugu bertan kokatutako elizaren aurreko espazio publikorantz bideratzen gaituen bitartean.
Garabiaren
komunikazio elementuak atzekaldean kokatu dira, harresiari bizkarra
emanez eta horrela, garabiaren barrualdea, txoritokira eta bistetara
bideratutako 4 solairu miradoretan antolatzea ahalbidetu.
BARNE SENTSAZIOAK
Behin barrura sartzean, txoritokia deskubritzen hasiko da ikuslea.
Garabi barruko miradoreetan, txoritokiaz gozatzeko aukera egongo da eta baita Marsellako bistak begiratzekoa ere, azken miradorean, harresiarekin konexioa egiten duela ohartuko gara eta hau izango da ikuspegi pribilegiatuena eskeiniko diguna.
Sokaz inguratuta gauden sentsazioa konstantea izango da garabi barruan, txoriak alde batetik bestera hegaka dabiltzala. Pasarelara eskailera edo malda bidez jeitsi ahal izango gara eta berriro ere bista ikusgarriekin, eliza aurreko espazio publikorantz bideratuko gaitu.

Pasarelaren
itxitura gisa, lama trasluzido batzuk kokatu ditugu, 45graduko
angeluarekin. Modu honetan, beste aldekoa intuitu ahal izango da guztiz
ikustera iritsi gabe eta gainera argiztapen eta aireztapena konstanteak
izango dira.

No hay comentarios:
Publicar un comentario