Gure proiektuaren helburua hondartza kale honetara gerturatzea izan da,
modulu desberdinen bitartez erabilera berriak emanez, bizigarriagoa
eginez. Ideia nagusia uraren makina erraldoi bat antolatzea da.
Horretarako, bi modulu mota erabili ditugu: bata mugikorra eta
aldakorra, hau da itxi eta irekitzeko aukera emango duena eta baita
etxeetara gerturatu edo urrutiratzekoa ere; eta bestea finkoa. Azken
honetan, igerilekuak kokatuko dira udan edo garai beroetan eta bestela
jardinera edo baratzak. Harresi eta gainontzeko elementuen arteko lotura
tutueriak egingo du, euri urak jaso eta kale osoa freskatzeko zein
igerilekuak betetzeko erabiliko delarik.
Kalearen izaera aldatzen doa urtaro ezberdinetan zehar, Hala ere
Marsellan ez dagoenez hainbesteko diferentzia lau urtaroen artean, bi
egoera ezberdin sortu ditugu: udaberri-udarako eta udazken-negurako.
Eguna eta gauaren artean ere ematen da aldaketa kalean. Egunean udara
aldean, eguzkia eta beroa nagusi direnean, kalea ur makinaren bitartez
Marsellako gune freskagarriena bihurtzen da. Moduluak eta igerilekuak
luzera guztian zehar tartekatzen dira zipristinak botatzen dituzten
tutuetaz zintzilikaturik. Gauen, aldiz, moduluak afaltzeko eta festarako
gune paregabetan eraldatzen dira, eta igerilekuak argi kubo handietan.
Udazken-neguan zehar, tenperaturak jeixten direnean, pistinak
lorategi-baratza bihurtzen dira moduluak lorategi-eskegi hauen inguruan
muituz.
Igerilekuak prest daudenean, eguzkia hartzeko, aldagela gisa edota
toldo modura erabili ahalko dira moduluak, izan ere, pertsianei esker
bertan sartzen den eguzki izpi kopurua regulatu ahalko da. Udako beroa jasaten den gainontzeko urtaroetan, igerilekuak beharrean jardinerak antolatuko dira fruta zuhaitz, landare eta baratzekin. Moduluak lagungarri gertatuko dira lanerako tresnak eta bildutakoa bertan gordetzeko.
Gaua sartzerakoan eta eguneko umeen gorabeherak joaterakoan, moduluak
Marsellako gau lasai eta distiratsuaz disfrutatzeko afarileku eta
etzateko guneetan eraldatzen dira.Igerilekuaren moduluak harresi eta etxebizitzen arteko lotura egiten du tutueria eta baita alde batean koaturiko pasarelaren bitartez. Udako egun beroetan refreskatzeko zein kirola egiteko, bertako bizilagunentzat zuzendutako elementua.

Eguraldia aldeko ez den kasuetan, moduluak lurrez bete eta sakonera handia daukanez, barazkiak, loreak zein zuhaitzak landatu ahal izango dituzte. Beren produktu propioak lortuko dituzte honela.
Kalean sortzen diren sentsazio ezberdinak toki ezberdinetatik islatuta.
PANELA








No hay comentarios:
Publicar un comentario