lunes, 29 de abril de 2013

Illimité




Hasierako ideiarekin jarraituz, eremu guztiak batera funtzionatzea  bilatzen da proiektu honen bitartez, gune osoak bat bezala funtzionatuko duelarik eta fluxuei aukera ezberdinak eskainiko dielarik hiri mailako lotura gisa. Era berean interbentzio gunean dagoen eraikineko erabilera ugariak espazioan zehar sakabanatzea proposatzen da eremu guztian ekintzen bitartez bizigarritazuna bermatuz.
Horretarako faseka garatuko den estrategia bat finkatu da:

1.Atzealdeko eraikina eraitsi, espazio ireki  bat lortuaz.

2. Eraikin nagusiaren eraberritzea. Behe solairua libre utziko da altuera ezberdinetan atzealdeko espazioarekiko lotura zabal  bat bermatuz eta, aldi berean, 5m altuago dagoen gunearekiko jarraitasuna eskainiaz, guztia bat bezala ulertaraziz.
Eraikineko ekintzak espazio publiko jarraira jetsiko dira behe solairuan komunikabide bertikalak izango dituzten guneak kokatuz. Honekin kalearekiko muga bisual eta fisiko bat ezarriko de barne espazioan, sarbide aukera ezberdinak eskainiz.

3. Eraikineko barne banaketaren berrantolaketa, erabilera aukera anitzagoak izango dituzten gune zabalagoak eratuz. Moldagarriagoa.

4. Kota ezberdinetako guneen arteko zirkulazioa ahalbidetuko duten komunikabide elementuak eraiki: eskailerak eta arrapala alde batetik, eta komunikabide bertikalak barne hartuko dituen eraikin modulatua bestetik.

5. 5mko kotan kokaturiko espazioaren lotura kalearekiko, modulu sistema errepikakakor eta aldakor baten bitartez. Hirian garrantzitsuak diren ardatzei jarraituz kokatuko dira sarrera publiko nagusiak, eta hauen inguruan muntatuko dira erabilera publiko eta komertziorako eraikin moduluak.

6. Espazioari izaera emango dioten gune mailakatuak sortu, eraikinari kendutako espazioa hauetan birkokatuz, aire librean edo estalirik. Hauek zirkulazio aukera ezberdinak eskainiko ditu gune osoan zehar, ekintza aukera mugagabea eskeintzearekin batera.

7. Berdegune eta landareriaren landaketa.





No hay comentarios:

Publicar un comentario