jueves, 20 de diciembre de 2012
SENTSAZIOAK
Gure proposamenean, garabia aldetik aldera inguratzen dugu tiranteen bitartez, horma eta garabiaren artean gertazen den espazioa txoritokia izanik.
Garabiaren forma nekez interpretatu izango da kanpo aldetik, eraikinaren kanpo eta barne setsazioen artean kontrastea sortzeko.
Behin barnean, kanpo pertzeziorik ez izateak pertsona bakoitzean duen eragina bilatzen da, aldakorra dena sartzen zaren bakoitzean, momentuko egoera eta faktoreen arabera.
sábado, 8 de diciembre de 2012
Argiztapena-Aireztapena
Programa aldetik, gure eraikina bi zatitan banatua dago: bizitza pribatuen gunea eta behartsuentzat zerbitzu gunea.Programa hau eraikinera txertatzeko modurik egokiena bi eremuak ezker-eskuin aldeetan banatzea dela pentsatu dugu, erdian gune zabal bat irekiaz, erabilera komunekoa.
Argiztapen naturala erdiguneko espazio honen laguntzarekin aberastu egingo da, honek duen altura hirukoitzari esker argia sabaitik sartuko baita behe solairuraino. Horretarako, hirugarren solairuan planteaturiko terraza zabalean beirazko zoru zapalgarri bat proposatzen dugu, gardena edo trasluzidoa izango dena. Era honetan, hasieran aipaturiko alboetan kokaturiko bi erabilera ezberdinek 3 argi sarrera ezberdin jasoko dituzte: albo eta aurreko fatxadetatik + erdiguneko espazio zabaletik.
Aireztapenari dagokionez, bestalde, kanpo fatxaden bidez emango da soilik.

Era berean, erdiko espazio komun honen bitartez argiztapen bertikala lortzeaz gain, bi guneen banaketa azpimarratzea bilatzen dugu, eraikinaren funtzionamendu edo programaren irakurketa erraztuko duelarik. Horretarako materialtasun eta pribatutasun maila ezberdinak bilatuko ditugu kanpo ikuspegiaren aldetik.
lunes, 3 de diciembre de 2012
02_ESKEMAREN GARAPENA
Eskemarekin jarraituz, gure proposamena ebaketa bidez adierazi dugu. Bertan bi gune bereizi ditugu: gune pribatu eta gune publikoago bat. Eraikinaren ezkerreko alde behartsuei eskeintzen zaien espazio partekatuak dira, ibilbide moduan planteaturikoak: aldagela eta dutxetatik logelara, eta logelatik jantoki sozial edo terrazara. Terraza estali daitekeen espazio bezala planteatu dugu, honen gainean eskegitoki eta garbiketa gela bat kokatuz. Eskubiko aldean, berriz, gorantz joan ahala pribatutasuna handitzen doan espazioak planteatu ditugu, hauek eraikinaren kudeatzaileentzat izango delarik. Bi logela mota egongo dira: bat eguneko espazioa (sukaldea eta egongela) partekatua izango duena eta bestea guztiz pribatua.
Eraikin sozial honen behe solairua guztiz publikoa izango da, auzotarrei zuzendurikoa. Bertan guztiei eskeinitako gune bat egongo da, aisialdira zuzendua. Bestalde elkartrukerako gune bat egongo da, non bertara auzotarrek behar ez dituzten beren objektu eta materialak eramango dituzten eta beste batzuengatik aldatu, terrazako baratzan landaturiko produktuak esate baterako.
MATERIALTASUNA
Azken urteotan alde zaharretan egin diren obra edo interbentzioak
azterturik, atentzioa deitu digu brontze eta urrezko aleazioz eginiko
fatxada duten proiektuak asko direla. Orokorrean eranskinen alboko
eraikinak presentzia handia edo historikoki garrantzia dute, hori dela
eta tonalitate doratua erabiltzearen arrazoia horiengandik geometrikoki
haustura planteatzeatzea izan daiteke, baina tonalitateari dagokionez
neutro mantentzea. Era berean beirarekin jolasteko erreztasunak ematen
ditu material honek, horrela beirate edo lehio handiak zabaltzeko aukera
izanez.
lunes, 12 de noviembre de 2012
02 HASTAPENAK
Gaur egun
Frantzian eta orokorrean Europa osoan ematen ari den hiri-zentrua elitista
bilakatzearen fenomenoari, eta horretarako egiten diren politikei kontra egingo
dion programa bat proposatzen dugu. Marseilako Le Panier auzoko plaza batean garatuko
dugu proiektua. Auzo hau gutxinaka eraldatzen doa, bertara artista ugari
hurbiltzen ari direlarik. Honekin batera, turismoari begira ari dira hiria garatzen ( Le Panier auzoa
barne) 2013ko Kulturaren Kapitalitate Europearra dela eta. Ekonomikoki aberatsa
den auzo turistiko bat soilik bilakatzeko
eta bertako bizikidetza eta auzo-bizitza alde batera uzteko arriskua dagoela
ikusita, guk honako hau proposatzen
dugu:
Inguruko langabetu
eta behartsuei laguntza aukera moduan proposaturiko eraikina da. Langabezian
daudenei etxebizitza pribatua uzten zaie etxegabeei lagunduko dien eraikina
kudeatzearen truke eta, era berean, behartsuenei higienerako eta gaua pasatzeko
estalpea eskainiz. Gainera auzo osoari elkargune publiko bat eskainiko zaio
bertan ekintza ezberdinak antolatzeko aukera emanez.
Era honetan, gune
publiko, pribatu eta partekatuak sortuko dira inguruko maila ezberdineko beharrei
irtenbideak eskaintzeko.
lunes, 29 de octubre de 2012
TXORITOKIA
HASIERAKO IDEIA.
Garabia txoritokiaren egitura nagusia izateaz gain, maila desberdinetan dauden guneen arteko lotura izatea erabaki dugu.
Horretarako, espazio publiko bati jarraiki dagoen berdegunean kokatu dugu garabia, behekaldean bermaturik eta txoriz inguraturiko barne ibilbideak harresiko plataformarekin bat eginez.
Garabia txoritokiaren egitura nagusia izateaz gain, maila desberdinetan dauden guneen arteko lotura izatea erabaki dugu.
Horretarako, espazio publiko bati jarraiki dagoen berdegunean kokatu dugu garabia, behekaldean bermaturik eta txoriz inguraturiko barne ibilbideak harresiko plataformarekin bat eginez.
martes, 16 de octubre de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






