miércoles, 22 de mayo de 2013

IDEIAK GARATZEN (ILLIMITE)














Aurreko entregan abiarazitako kota ezberdinetako plataformen ideiarekin jarraituz honako hau proposatzen dugu: 
Eraikin zaharrean kokaturiko erabilera ezbedinetarako 
erabiltzen diren guneei kentzen diegun espazioa handia da. 
(Beheko solairua libre uzten da ibilbidek, konexioak eta espazio zabalak sortzeko) Hori soluzionatzeko erabilera horiei beste kokaleku  bat eskaini diegu amildegiari itsatsitako eraikin batean, aldi berean  guneko konexioak hobetuko  dituelarik. Eraikinaren estalkia zapalgarria izango da eta horrela ekintzak, 0 kontan zein kota altuagoetan burutuko ahal izango dira  erabiltzaileari sentsasio ezberdinak eskainiz.
Eraikinak egitura arin bat izango du, itxitura jarri eta kendu ahal izango zaio ekintzaren arabera moldagarritasun guztia lortuz, horrela kanpo, barne zein kanpo-barne espazioak sortzeko aukera egongo da.
Barne eta kanpo espazioak  mailakaturik daude,  argi sarrera eta aireztapen naturala ahalbidetuko  da horri esker eta  baita ibilbide bat  ere, bertan ekintza ezberdinen sekuentzia bat osatuz.

1 comentario:

  1. Proiektuak bide ona hartu du, antolakuntza orokorrak eskema argi bat baitu. Zenbait hausnarketa:
    1- Ibilbide publikoak oso argia izan behar du eta 0 kotan artefaktoa osotara ikusterakoan ongi legoke jendearen ibilbidea handia eta identifikagarria izatea (hau da, elementu egituratzailea izatea)
    2- Ibilbde honen inguruan sortzen diren espazioak, itxiak zein irekiak, proposatu solairu eta bolumetria minimo bat, denborarekin betetzen joan daitekeena. Bestela oso proiektu bukatua ikusten da eta oso eraikia (solairu asko eta altuera domestikoa dutela ematen dute; zergatik hainbeste, zergatik denek altuera berdina, zergatik azalera guztia lehen egunetik?).
    3- Egindako ebaketa-eskemak interes handia du. Interesgarria litzateke funtzio konposaketa horretan arkaitz-hormaren presentziarekin jolastea; ez soilik altxaera egiterakoan, baita bertako espazioak pentsatzerakoan ere bai. Leku horren berezitasun propioa hori delako; dena eraikitzearekin kontuz. Agian transparentziekin jolastu....
    4- Eskilarak proiektatu espazioak bailiran.
    5- Graderioen azpikaldeak zona ilun bezala kontsideratzea ez dago gaizki, ongi soluzionatzen badira gune horiek, Graderioen transparentzia agian pixkat fortsatua ikus baitaiteke...

    ResponderEliminar